Jatetxea

Gaur egun Maite Santxotena Lopez sukaldariak eramaten du jatetxea; tradizioz sukaldariak izandako familiako laugarren belaunaldiaren ordezkari, jatetexearen fundatzaile izandako bere ama Teresa Santxotenaren eskutik ikasi zituen sekretu guztiak Maitek. Oraindik ere, jangela ttikitik ikusten ahal da Teresa suen artean janaria prestatzen...

Jantoki txikian bazkaltzeak badu bere xarma berezia, bertatik sukaldean nola aritzen diren ikusten ahal baita.

Badago toki handiagoko komedore zabal bat ere.